Bureaucrats, emailconfirmed, Administrators
1,255
edits
mNo edit summary |
|||
Line 3: | Line 3: | ||
=Egungo egoera= | =Egungo egoera= | ||
ahotsak.eus gunean, herritarren ahozko lekukotasunak biltzen | ahotsak.eus gunean, herritarren ahozko lekukotasunak biltzen ditugu. Momentu honetan, 6.204 hizlariri grabatutako 61.416 bideo-pasarte bildu dira, 362 udalerritan egindakoak. Transkripzioen corpusak 10.089 bideoren transkripzioak ditu, 3.115.603 testu-hitz osatzen dituztenak. 3.809 sarrerako lemategian, testu-hitzak jasota daude hierarkia batean: lema - aldaera - hitza, adibidez: "irten" - "irten, urten, erten" - "irtendakoan", "ertendakun", "urteten", ... Lema bakoitzari dagokion hierarkia lemaren azpian ikus daiteke html errepresentazio batean, adibidez: https://ahotsak.eus/corpusa/lema/irten/ (“aldaerak eta hitzak” atalean). | ||
Lemaren html sarrerara daraman lotura wikidatako lemen ("lexemen") azpian jasota dago, wikidatan bereziki sortutako “external identifier” [http://www.wikidata.org/entity/P7559 ''propietate bat''] erabilita. Beraz, wikidatako euskal lexemen sarreretatik ahotsak-eko sarreretara salto egin daiteke. Horretaz gain, wikidatako lexemen sarreretan, Elhuyar hiztegirako lotura dago jasota, besteak beste. Lema mailan, beraz, ahotsak.eus-eko eta Elhuyarreko lemen artean lotura sortua da, eta wikidata da lotune edo igarobidea. Etxe ezberdineko baliabide lexikal ezberdinen artean sortu den lehenengo lotura-sorta da hori: wikidatan ez bada, ez dago horrelakorik. Gainera, Larramendiren Hiztegi Hirukoitza bezalako baliabide lexikal historikoak ere Wikidatara gehitu dira, eta haietako lexemak wikidatakoekin lotzeko bidea proposatu da. | Lemaren html sarrerara daraman lotura wikidatako lemen ("lexemen") azpian jasota dago, wikidatan bereziki sortutako “external identifier” [http://www.wikidata.org/entity/P7559 ''propietate bat''] erabilita. Beraz, wikidatako euskal lexemen sarreretatik ahotsak-eko sarreretara salto egin daiteke. Horretaz gain, wikidatako lexemen sarreretan, Elhuyar hiztegirako lotura dago jasota, besteak beste. Lema mailan, beraz, ahotsak.eus-eko eta Elhuyarreko lemen artean lotura sortua da, eta wikidata da lotune edo igarobidea. Etxe ezberdineko baliabide lexikal ezberdinen artean sortu den lehenengo lotura-sorta da hori: wikidatan ez bada, ez dago horrelakorik. Gainera, Larramendiren Hiztegi Hirukoitza bezalako baliabide lexikal historikoak ere Wikidatara gehitu dira, eta haietako lexemak wikidatakoekin lotzeko bidea proposatu da. |